Maiatzeko NETcircular+ Workshop birtuala

Maiatzaren 22an NETcircular+eko lan taldeak, proiektuaren lehen fasea borobiltzeko azken ikutuak egin genituen Workshop batean, ondoren gure nazioarteko laguntzaile expertoekin aztertzeko eta enpresentzako "TOOL BOX" edo tresnak prestatzeko.


Basque Ecodesign Meeting 2020

Hainbat jarduera-sektore Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira otsailaren 26tik 28ra bitartean, ekonomia zirkularrari eta ekodiseinuari buruz hausnartzeko, Basque Ecodesign Meeting  (BEM 2020) ekodiseinuari buruzko Europako topaketa nagusietako baten beste edizio batean.

BEM 2020 topaketaren lehen egunean, otsailaren 26an (asteazkena), sektoreko enpresa eta erakunde nagusiak ekonomia berrirako nola ari diren prestatzen aztertuko dute, ekonomia zirkularraren esparruko joera nagusiak eta erronkak aintzat hartuta. BEM biltzarreko hizlari nagusietako Marc Vidal izango da, analista ekonomikoa eta eraldaketa teknologikoa eta estrategia arloko aholkularia. Vidalek bide luzea egin du aro digitalaren eta 4.0 industriaren dibulgatzaile gisa, eta, haren iritziz, teknologia eta robotak aliatutzat eta pertsonen zerbitzura dauden tresnatzat hartu behar dira. Hain zuzen, bera izango da biltzarraren lehen eguneko hizlarietako bat.

Bigarren egunean, otsailaren 27an, ‘made in Euskadi’ ekodiseinuaren bi hamarkadak ekarriko ditugu gogora, lurraldean errotuta dauden enpresen 50 kasu praktiko aztertuz; enpresa horietako gehienak ETEak dira.

Azken eguna, otsailaren 28a (ostirala), belaunaldi berriei eskainita egongo da, esklusiboki; “Jende gaztearen ahalmena: Ekonomia zirkular berri bateko liderrak” leloa izango du. Egun horretan, unibertsitateko eta lanbide-heziketako 200 ikaslek hartuko dute parte.

Iturria: https://www.retema.es/noticia/basque-ecodesign-meeting-dos-decadas-de-liderazgo-en-innovacion-medioambiental-de-las-jERjq 


Bigarren NETcircular+ Workshopa

Otsailaren 18an egin genuen NETcircular+ proiektuaren aurrez aurreko Bigarren Workshopa, E-COORDINA taldearen instalazioetan, Donostiako Zuatzu Enpresa Parkean.

Ohikoa den legez, Mondragon Unibertsitateko, GAIA elkarteko eta E-COORDINA taldeko ordezkariok hartu genuen parte.

Serious Game jokoaren kontzeptualizazioaren inguruan egin genuen lan, bai haren bertsio fisikoan bai haren on-line bertsioan.

Zehazki, Serious Game jokoak izango dituen lau fase progresiboak definitu genituen:

  1. Sentsibilizazioa/Trebakuntza
  2. Diagnosia
  3. Berrikuntza-aukerak
  4. Ekintza-plana


NETcircular+ proiektuko taldeak mintegi bat eman du Innobasquen

2020ko otsailaren 6an, NETcircular+ taldeko kide batzuek ekonomia zirkularrerako produktuei, zerbitzuei eta negozio-ereduei buruzko mintegi bat eman zuten Innobasquen (Berrikuntzaren Euskal Agentzia).

Mintegia eskualdeko garapen-agentzietako, merkataritza-ganberetako eta enpresa-elkarteetako profesionalei zuzenduta zegoen.

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 planarekin lotuta, ekonomia zirkularra abiarazteak zer aukera eta zer erronka dituen aurkeztu zuten. Horrez gain, ekonomia zirkularrerako produktuei eta negozio-ereduei buruzko azterketa errealen kasuak aurkeztu zituzten, eta ekonomia zirkularra zabaltzeko ekodiseinuak, serbitizazioak, birmanufakturak eta manufaktura aurreratuak duten garrantziari buruz eztabaidatu zuten.

Bestalde, game-based NETcircular+ tresna aurkeztu zuten mintegian, negozio-ereduetan berrikuntza zirkularrak abiarazten laguntzeko.

Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Ikerbasqueri gu gonbidatzeagatik, bai eta mintegian parte hartu zuten profesional guztiei ere.


Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 planari esker, euskal enpresen lehiakortasuna handituko da, enplegu espezializatua sortuko da, eta CO2-ren emisioak gutxituko dira.

Aste honetan onartu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 plana, Euskadiko ekonomia eta gizartea garatzekoa; planaren xedea da Euskadi ekonomia zirkularraren eskualde erreferente bihurtzea Europan. 2030. urtera begira, Euskadik ekonomia zirkularrerako trantsizioa egitea bultzatu nahi da, ekonomia-eredu horrek onura handiak ekarriko baititu, hala nola enpresen fakturazioa handitzea (10.000 milioi euro arte) zirkularragoak diren produktuetan, 3.000 lanpostu berri sortzea, eta kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 gutxitzea.

Irakurri artikulua osorik: ACLIMA


NETcircular+ workshopa

Urtarrilaren 23an, NETcircular+ proiektuan parte hartzen ari den taldeak workshop bat egin zuen GAIAren instalakuntzetan, proiektuaren garapenean aurrera egiteko.


Zergatik dira garrantzitsuak garapen jasangarrirako helburuak enpresa pribatuentzat?

Garapen jasangarrirako helburuak gida bat dira, mapa bat, aukera emango diena sektore pribatuko enpresei jakiteko ea gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten eraginak gizarteari balioa ematen dion; izan ere, horrela, beren ospea indartzea lortuko dute, eta hainbat interes-talderekin dituzten harremanak indartuko dituzte.

4 oinarri hauek funtsezkoak dira enpresentzat garapen jasangarrirako helburuei heltzeko:

  • Gelditasunak dakarren arriskua: ezer ez egitea oso aukera garestia da.
  • Aukerak lortzeko posibilitatea: negozio-estrategia garapen iraunkorrerako helburuekin lerratzearen abantailak.
  • Gardentasunaren eta gobernantzaren garrantzia: zenbat eta informazio gehiago izan, erabaki hobeak hartzen dira.
  • Elkarlana: garapen iraunkorrerako helburuen agenda enpresa-eremuaz harago hedatzen dela jakitea.

Artikulu osoaren esteka.


Ekonomia zirkularraren proiektu onenak

Coca-Cola Iberia, Cafés Novelle, Consell Comarcal del Vallès Occidental, Recircular eta Las Palmas Kanaria Handiko unibertsitateak aurkeztutako proiektuek irabazi zituzten Read more


Euskadik 2,6 planeta beharko ditu bertako baliabide-eskariari erantzuteko

Eusko Jaurlaritzaren txosten batek ondorioztatu duenez, EAEko aztarna ekologikoak eutsiezina izaten jarraitzen du: Lurreko biztanle bakoitzak behar duen batez bestekoa halako bi kontsumitzen du euskaldun bakoitzak.

 


Jardunaldia: Nola sortu ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu bat

Ekonomia zirkularra ingurumen-jasangarritasunarekin loturik dagoen kontzeptu ekonomikoa da; ekonomia-eredu horren helburua da produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia…) balioak ahalik gehien irautea ekonomian, eta, aldi berean, ahalik eta hondakin gutxien sortzea.

Read more