Ekonomia zirkularra ingurumen-jasangarritasunarekin loturik dagoen kontzeptu ekonomikoa da; ekonomia-eredu horren helburua da produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia…) balioak ahalik gehien irautea ekonomian, eta, aldi berean, ahalik eta hondakin gutxien sortzea.

Europar Batasunak eskualde guztiei bota die Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiak (RIS3) aplikatzen hasteko erronka; estrategia horiei esker, giza baliabideak eta finantza-baliabideak eremu lehiakorrenetan biltzea da xedea. Euskadin, enpresen kostu-egituran pisu handi-handia dute materialek (% 60, gutxi gorabehera); beraz, ekonomia zirkularra da enpresen lehiakortasunerako gakoetako bat.

Horrez gain, COP25 biltzarraren harira (egun hauetan ari dira egiten Madrilen), aipatu behar da ekonomia zirkularra funtsezko tresna dela ekintza klimatikorako; izan ere, klima-aldaketa −% 45 arte− materialen kontsumoarekin lotutako arrazoiek eragiten dute.