NETcircular+ proiektuaren helburu nagusia da joko serio, praktiko eta entretenigarri bat sortzea −formatu fisikoan eta digitalean−, lehen sektoreko, industria-sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresei negozio-eredu eta balio-kate zirkularrak eta jasangarriak ezartzeko eta kudeatzeko zer aukera estrategiko dituzten identifikatzen, ebaluatzen eta lehenesten laguntzeko.
NETcircular+ jokoaren izena NET POSITIVE kontzeptuan oinarritzen da; kontzeptu horren bitartez, hain zuzen, enpresek gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positibo argia sortzea lortu nahi da, eragin ditzaketen eragin negatiboen aurrean.
Integratzailea
Industria sortzaileak eta beste eragile batzuek (ikerlariak, barne) diseinatutako joko arrakastatsuetatik hartu dira praktika onak.
Dinamiko eta interaktiboa
Bertsio fisikoak eta digitalak sortu dira, erabiltzaile gehiago erakartzeko, bakoitzak dituen zaletasunen arabera.
Erabilerraza eta eraginkorra
Erabiltzailean oinarritutako ikuspegiaz egin dira, jokoak jokalarien beharrei modu positiboan erantzungo diela bermatzeko.
Moldagarria
Lurralde-eremu eta testuinguru geografiko bakoitzeko errealitate sozio-ekonomikoa eta ingurumen-errealitatea islatzen duten moduluak ditu.
Bideratzailea
Datuak biltzeko aukera ematen duten elementuak ditu, kasu-azterketak egiteko eta laguntza-zerbitzuak pertsonalizatzeko.
Informatzailea
Negozio-ereduak eta balio-kateak, tresnak, eta adierazle zirkularrak eta jasangarriak lotzen ditu, enpresa-estrategiek, egiaz, jasangarritasunean lagunduko dutela bermatzeko.
Hezitzailea eta trebatzailea
Material didaktikoa dakar, jokalariak ekonomia zirkularraren eta garapen jasangarriaren gaian hezteko eta trebatzeko (learning by playing).

Jokoaren kontzeptua
Enpresako profesionalek bakarka zein taldean jokatu ahal izango dute, zer arlotan esku hartu behar den identifikatzeko; horrela, ekonomia zirkularreko berrikuntzak aplikatu ahal izango dituzte beren negozio-ereduetan eta balio-kateetan, Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendan definitutako garapen iraunkorrerako helburuak lortzen laguntzeko.