NETcircular+ proiektuko taldeak mintegi bat eman du Innobasquen
2020ko otsailaren 6an, NETcircular+ taldeko kide batzuek ekonomia zirkularrerako produktuei, zerbitzuei eta negozio-ereduei buruzko mintegi bat eman zuten Innobasquen (Berrikuntzaren Euskal Agentzia).
Mintegia eskualdeko garapen-agentzietako, merkataritza-ganberetako eta enpresa-elkarteetako profesionalei zuzenduta zegoen.
Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 planarekin lotuta, ekonomia zirkularra abiarazteak zer aukera eta zer erronka dituen aurkeztu zuten. Horrez gain, ekonomia zirkularrerako produktuei eta negozio-ereduei buruzko azterketa errealen kasuak aurkeztu zituzten, eta ekonomia zirkularra zabaltzeko ekodiseinuak, serbitizazioak, birmanufakturak eta manufaktura aurreratuak duten garrantziari buruz eztabaidatu zuten.
Bestalde, game-based NETcircular+ tresna aurkeztu zuten mintegian, negozio-ereduetan berrikuntza zirkularrak abiarazten laguntzeko.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Ikerbasqueri gu gonbidatzeagatik, bai eta mintegian parte hartu zuten profesional guztiei ere.
Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030
Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 planari esker, euskal enpresen lehiakortasuna handituko da, enplegu espezializatua sortuko da, eta CO2-ren emisioak gutxituko dira.
Aste honetan onartu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 plana, Euskadiko ekonomia eta gizartea garatzekoa; planaren xedea da Euskadi ekonomia zirkularraren eskualde erreferente bihurtzea Europan. 2030. urtera begira, Euskadik ekonomia zirkularrerako trantsizioa egitea bultzatu nahi da, ekonomia-eredu horrek onura handiak ekarriko baititu, hala nola enpresen fakturazioa handitzea (10.000 milioi euro arte) zirkularragoak diren produktuetan, 3.000 lanpostu berri sortzea, eta kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 gutxitzea.
Irakurri artikulua osorik: ACLIMA
Zergatik dira garrantzitsuak garapen jasangarrirako helburuak enpresa pribatuentzat?
Garapen jasangarrirako helburuak gida bat dira, mapa bat, aukera emango diena sektore pribatuko enpresei jakiteko ea gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten eraginak gizarteari balioa ematen dion; izan ere, horrela, beren ospea indartzea lortuko dute, eta hainbat interes-talderekin dituzten harremanak indartuko dituzte.
4 oinarri hauek funtsezkoak dira enpresentzat garapen jasangarrirako helburuei heltzeko:
- Gelditasunak dakarren arriskua: ezer ez egitea oso aukera garestia da.
- Aukerak lortzeko posibilitatea: negozio-estrategia garapen iraunkorrerako helburuekin lerratzearen abantailak.
- Gardentasunaren eta gobernantzaren garrantzia: zenbat eta informazio gehiago izan, erabaki hobeak hartzen dira.
- Elkarlana: garapen iraunkorrerako helburuen agenda enpresa-eremuaz harago hedatzen dela jakitea.
Artikulu osoaren esteka.



