Hainbat jarduera-sektore Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira otsailaren 26tik 28ra bitartean, ekonomia zirkularrari eta ekodiseinuari buruz hausnartzeko, Basque Ecodesign Meeting  (BEM 2020) ekodiseinuari buruzko Europako topaketa nagusietako baten beste edizio batean.

BEM 2020 topaketaren lehen egunean, otsailaren 26an (asteazkena), sektoreko enpresa eta erakunde nagusiak ekonomia berrirako nola ari diren prestatzen aztertuko dute, ekonomia zirkularraren esparruko joera nagusiak eta erronkak aintzat hartuta. BEM biltzarreko hizlari nagusietako Marc Vidal izango da, analista ekonomikoa eta eraldaketa teknologikoa eta estrategia arloko aholkularia. Vidalek bide luzea egin du aro digitalaren eta 4.0 industriaren dibulgatzaile gisa, eta, haren iritziz, teknologia eta robotak aliatutzat eta pertsonen zerbitzura dauden tresnatzat hartu behar dira. Hain zuzen, bera izango da biltzarraren lehen eguneko hizlarietako bat.

Bigarren egunean, otsailaren 27an, ‘made in Euskadi’ ekodiseinuaren bi hamarkadak ekarriko ditugu gogora, lurraldean errotuta dauden enpresen 50 kasu praktiko aztertuz; enpresa horietako gehienak ETEak dira.

Azken eguna, otsailaren 28a (ostirala), belaunaldi berriei eskainita egongo da, esklusiboki; “Jende gaztearen ahalmena: Ekonomia zirkular berri bateko liderrak” leloa izango du. Egun horretan, unibertsitateko eta lanbide-heziketako 200 ikaslek hartuko dute parte.

Iturria: https://www.retema.es/noticia/basque-ecodesign-meeting-dos-decadas-de-liderazgo-en-innovacion-medioambiental-de-las-jERjq